XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zekulako arrakasta euskararen jaiak Errenderian.

Ehun mila lagun bildu zuen atzo Errenderian Kilometroak euskararen eta ikastolaren laguntzan, atzokoa zekulako festa bihurtzen.

Zirkuitoa bederatzietan zabaldu zuten Koldo Mitxelena eta Jose Migel Barandiaranek, eta ondoren hasi zuten zazpi kilometroak ibiltzen.

Bidean ikuskizun mordoxka izan ziren Xenpelar enparantzan, Zentolen, Horbelen eta Añabitarten.

Bertsolariak, trikitilariak, Iturengo zanpantzarrak, eta zazpi txaranga beste askoren artean aritu zituen zehar jaialdia girotzen.

Jaurlaritzak ordezkaritza zabala bidali zuen Kilometroak-84ra.

Bertan ibili zen Jaurlaritzako lehendakaria, Carlos Garaikoetxea jauna, Joseba Arregi, Kulturako Sailburua, eta Pako Garmendia, Euskararen zerbitzuko idazkariaren laguntzarekin.

Han ikusi genituen ere Xabier Albistur, Imanol Murua, Joseba Elosegi, Xabier Garagorri, Antonio Campos (Federazioko lehendakaria), eta Orbegozo, Kortabarria, Lasurtegi, Bakero, Alegre, Oiartzabal, eta bertsolari gazte hauek Izeta, Jon Eizmendi, Sarasua, Xabier Eguzkitze, Pablo José Aristorena, Arantza Loidi, eta Jose Maria Mujika Anatx, kirolariak.

Euskal eskola publikoa ikastola.

Lehendakaria goizeko hamar t`erdietan heldu zen zirkuitora eta txartela jaso bezain azkar bideari ekin zuen.

Denbora guztian ondoan zituen Mikel Erriondo (Oreretako lehendakaria) eta Antonio Campos, zeinek lekuaren berri ematen zioten unez une.

Bestalde arratsaldean manifestaldi bat egin zuten Arrasateko ikastolakoek Arrasateko ikastolaren eskubidearen alde lemapean.

Manifestaldi honetara 4.000 bat lagun bildu ziren, hueretarik %ko 80 arrasatearrak zirela.

Hori, Jose Ramon Elorza eta Jesus Goienetxeren hitzetan heranegun Ikastolaren Zuzendari batzordeak guraso guztiei gutun bat igorri zielako.

Eta gaur egun aipatzen den ikastolen arazoaz ez gaudela batere ados Hezkuntza Sailburuak hartu duen erabakiarekin esan ziguten.

Adierazi ziguten pozik zeudela Jaurlaritzarekin, baina jarraituko dugu gure eskabideari jarraituz eta datorren aste honetan edozer gauza gerta daiteke.

30 miloeko sarrera.

Atzoko egunean ehun mila baino lagun gehiago bildu ziren Errenterian, horietatik batzu heldu ziren 5.000 kotxetan, 40 autobusetan, oinez, topoan, trenean, edo inguruko autobusetan.

Eta bazkarietan 10.000 lagun baino gehiago izan ziren.

Guztira 30 miloe ematen antolakuntzari; baina honi gastoetan izan diren 14 miloeak kendu behar zaizkio, horrela 16 miloeko mozkina geratzen erakundearen esku.

Ikastola da Euskal Herriak duen eskola publikoa.